Sweet Promised Land izeneko liburua 1957an kaleratu zuen Robert Laxalt idazleak. Bere familiaren bizitza jendaurrean plazaratzearekin batera, Estatu Batuetako mendebaldeko larreetan ibilitako euskal artzainen bizimodua eta pentsakera orriz-orri biluztu zuen Laxaltek, barne muinetan errotutako literatura soil bezain sotila erabiliz. Bere maisulanak lortutako arrakasta ezin neurtu daiteke, eta zinez, estatubatuarrek beste begiz ikusi zuten hortik aurrera Ameriketako euskalduna. Gure best seller-ak urrezko ezteiak egin dituen honetan, haren mamia eta ibilbidea josi nahi ditugu hemen.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2085/robert-laxalten-urrezko-maisulana-nevadako-euskaldun-baten-literatura-ezkutua/osoa