Neu izeneko aldizkari berria kalean izango da bihartik (2) aurrera, Euskal Herri osoko kiosko eta liburu dendetan. Kulturari eta aisialdiari buruzko aldizkaria izango da. Bi hilabetean behin banatuko da Euskal Herriko zazpi herrialdeetan eta 20.000 aleko tirada izango du. Hasieran euskaraz eta gaztelaniaz kaleratuko da baina etorkizunean frantsesa ere sartu nahi dute.