argia.eus
INPRIMATU
Nestor Esteban: “Iruñean euskaraz bizitzea posible dela demostratu diot nire buruari”
Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko abenduaren 11
Mota honetako ekimenen bidez euskaldunon eragin ahalmena biderkatuko zela adierazi du Estebanek.

Euskaraz soilik berba egitea erabaki zuen. Arazoak zituenean keinuen bidez komunikatu zen, “atzerritarrekin jokatzen dugun antzera”. Ariketa printzipioz ez zela erraza argi zuen, ez baita “euskararen arnasgune batean" bizi. Egun osoan berrogei bat pertsona agurtu zituen, eta inori ez zitzaion zaila egin esandakoa ulertzea, eta jarrera ona erakutsi zioten denek. Harritzekoa eta eskertzekoa izan zela azaldu du Estebanek. “Pozik eta harro itzuli nintzen etxera, Iruñean euskaraz bizitzea posible dela demostratu nion nire buruari”.

Mota honetako ekimenen bidez euskaldunon eragin ahalmena biderkatuko litzatekeela adierazi du Estebanek. “Herritarren aktibazioa piztu eta elikatuko duten ekintza praktiko eta eraldatzaileak bultzatzeko unea da. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko unea”.

Antzeko esperientzia gehiago:

-Astebetez euskara hutsean bai?

-Askoz gehiago dago emateko