"Jaurlaritzaren aholkulari artistiko lanetan hasi eta hiru astera alde egin beharrean, hiru urtera joan nintzen (...) Maiatzean 85 urte beteko ditut, eta heriotzaren larria bizi dut (...) Lege hau praktikatzen dut: herrixkan bizi, baina munduari so irekita (...) Nola liteke garai hartako euskal artistek Gerra Zibila ez erakustea beren lanetan (...) Dagoela Gernika Madrilen. Artelanek, pertsonek bezala, maite dituztenen artean egon behar dute (...) Jasanezina izan zitzaidan Arantzazuko fraideek nik egindako muralak ezabatzea. Jasanezina zait gaur egun oraindik ere! (...) Beti esaten dudana: Oteiza izan da herri honek izan duen artistarik garrantzitsuena, nabarmen (...) New Yorkera doazenek galdu egiten dute erroekiko sentipena. 'Baserritarrak!' esaten digute (...) Euskaraz jakin izan banu, zerbait ezberdina egingo nukeela besterik ez dakit". (2009ko apirila)