argia.eus
INPRIMATU
Nestor Basterretxea: “Heriotzari hainbesteko beldurra diot, nahiago dudala lanean harrapatzen banau”

2008ko maiatzaren 07a

"Margolaria nintzen, baina eskulturara ez nintzen Oteizaren eraginagatik pasa, batzuek hala dioten arren, planoaren gaineko lerroaren jokabideari buruzko ikerketa batek hirugarren dimentsioa desbukritzera eraman ninduelako baizik (...) Sekula erabili ez ditudan kolore eta planteamendu estetikoekin ari naiz orain lanean. Gustura nago, zera ikusi dudalako: beste artista batzuek –ez dut izenik emango, baina asko eta oso onak dira– euren bizitzako azken urteetan ikuspegia murriztu eta gauza ia infantilak egiten amaitu zutela. Krisia jasaten dute eta ez dira konturatzen. Nire kasuan, oraingoz ez dago arriskurik, animotsu eta indarrez lepo nagoelako". (2008-05-07)