'Edurnek' Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko du lehen aldiz aurten

  • Haur eta Nerabeen Elkargunea osatzen duten 8 eta 14 urte bitarteko haurrek erabaki dute izena; Blanca eta Zuriñe ziren beste aukerak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 07an - 08:24
Neska Txikiren jaitsiera, iaz. /Alea

Aurrerantzean Edurne izena izango du Neska Txikik. Hala erabaki dute Haur eta Nerabeen Elkargunean egindako parte-hartze prozesuaren bitartez; 8 eta 14 urte bitarteko haurrek erabaki dute. Edurne, Blanca eta Zuriñe artean aukeratu behar zuten jaietako protagonistaren izena, eta lehenengoa izan da irabazle.

2002an atera zen lehenengo aldiz Neska Txiki pertsonaia, eta 2008. urtean panpina. Aurten, gainera, lehendabiziko aldiz Zeledon eta Neska Txikiren jaitsiera tokiz aldatuko da; Plaza Berriaren ordez, Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko dute bi pertsonaiek. Jaitsieraren ondoren, San Migeleko balkoian agertuko dira, Zeledonek abuztuaren 4an egiten duen bezala.

Albiste hau alea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude