argia.eus
INPRIMATU
Neska lagun ohia maletategian zeraman gizonezko bat atxilotu dute Trapagaranen
  • Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 15

Ostiral goizean atzeman dute 39 urteko gizonezkoa, Trapagaranen. 08:30ak aldera, Udaltzaingoak gaizki aparkatutako auto bat begiztatu du. Autora gerturatzean, gizona maletategiaren kontra pausaturik zegoela ikusi dute; barrutik hanka batzuk ateratzen ziren.

Maletategian zeraman bikotekide izandakoa, behituta eta lotuta. Emakumeak kolpeak eta ubelduak zituen gorputzean.

Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du, eta ostean egiaztatu dutenez emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan.