Neska gazteek elkar ezagutu, hausnartu eta gozatzeko udaleku feministak egingo dituzte irailaren 1etik 4ra

  • Barañaingo Gazteraiki topaketetan aurkeztu zuten proiektua. Arabako Ozetan egingo dituzte Euskal Herriko lehen neska gazteen udaleku feministak. Lehenengo egunean espazio bat zabalduko dute egitaraua denen artean osatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 01an - 11:14

Helburu ugari izango dituzte neska gazteen udaleku feministek. Alde batetik, neska gazteak elkartu eta elkarrekin hausnartzeko espazio bat sortu nahiko lukete, zapalkuntzei aurre egiteko tresnak sortzeko. Horrela, aldi berean, neska gazteak ahalduntzea dute xede, formakuntza eta autoestima bultzatuz. Guztia ez da esparru formalera mugatuko, baina: aisialdirako tartea ere izango da neska gazteen udaleku feministetan. Honela laburbildu dituzte helburuak: "Neska gazteon kezkei erantzuteko jarriko ditugu martxan Udalekuak, gure nahiei kasu egiteko, elkar zaintzeko eta gorputzak zein barruko korapiloak askatzeko; libre eta feminista izateko behar dugun hori geureganatuz edota sortuz".

Antolakuntza astunegia ez izate aldera, bestalde, leku kopurua 100 neska gaztera mugatu dute. "Botere helduaren eta botere patriarkalaren aurrean segurua izango den espazio bat sortzeko", halaber, neska eta gazteei mugatuko dizkiete topaketak, baita euskaldunei ere -hizkuntza ulertu edo adierazteko zailtasunak dituztenentzat bitartekoak jarriko dituzte, halere-.

Azaldu dutenez, mugimendu orokorrari ekarpena egin nahiko liekete topaketa hauekin: "Udalekuak ez dira burbuila isolatu bat izango espazioan, modu zuzenean edo zeharka, Euskal Herriko mugimendu feministari ekarpena egiteko asmoa dute".

Antolakuntza eredua parte hartzailea izan dela jakinarazi dute lan-talde desberdinak osatuz bakoitzak bere alea jarriz askoren arteanudalekuaren egitura eraikitzeko: sukalde, egitaraua, azpiegitura...

Informazio gehiago: gazteudalekufeministak.eus

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude