Nerudaren gorpua aztertzen hasiko dira gaur, pozoituta hil zuten jakiteko

  • Pablo Neruda poeta txiletarraren gorpua aztertzen hasiko da gaur Mario Carroza epaileak zuzenduriko aditu taldea. Azterketak, duela 40 urte hil zen idazlearen heriotza pozoiduraz eginiko hilketa bat izan ote zen argitzea du helburu. Tartean Paco Etxeberria EHUko medikua dago.


2013ko apirilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pablo Nerudaren gorpua aztertuko dute (argazkia: triunfo-arciniegas.blogspot.com)

Historia ofizialak Neruda prostatako kantzer batengatik hil zela dio, Pinocheten estatu kolpea gertatu eta 12 egunetara. 2011n, ordea, idazlearen txoferrak Pinocheten beraren aginduz pozoitua zutela salatu zuen Proceso aldizkari mexikarrean. “Poetak herrialdea utzi behar zuen estatu kolpea gertatu zenean. Baina hegazkina hartu baino lehen, ospitalean ingresaturik zegoela probestuz, pozoitu egin zuten”, dio salatzaileak.

Alderdi Komunistak (PC), Neruda bertako militantea izanik, haren heriotza argitzeko eskaera egin zuen salaketa entzun eta berehala. Carroza epaileak kasua ireki zuen, eta bi urteren ondoren, idazlearen gorpua hilkutxatik atera eta aztertu beharra dagoela esan du.

Isla Negran poetak zuen etxearen ondoan lurperaturik dagoen gorpua aztertzean, hainbat galderari erantzuten saiatuko dira: Kantzerrak hil al zuen? Substantzia toxikoren bat sartu al zioten? Hori argitzeko, alor ugaritan adituak diren medikuak ari dira lanean, konkretuki, Mediku Zerbitzu Legaleko (SML) lau kide, Txileko Unibertsitateko lau kide eta nazioarteko lau aditu, Etxeberria tartean.

Karpa bat instalatu dute Isla Negran bertan, prozesuaren intimitatea ziurtatzeko. Epailea eta 12 adituez gain, PCko abokatua, Nerudaren senide batzuk eta hiru nazioarteko behatzaile izango dira bertan. Hilkutxa lurpetik atera ondoren, SMLko laborategira eramango dute. X izpiez aztertuko dute gorpua, eta argazki erregistroak, analisi antropologikoak eta mediku-analisiak egin ostean, aurkitutako zantzuak beste hainbat laborategitara eramango dituzte.

Jarraian, EITBk webgunean argitaratutako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-10 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
"Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean"

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude