Nerbioi Bizirik: "Erakundeen utzikeriaren ondorioz ez da epaiketarik egongo 8.000 arrain hil zituen isurketaren aurka"

  • Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Gasteizen, salatzeko bertan behera geratu dela epaiketa Amurrion 8.000 arrain baino gehiago hil zituen isurketaren kontra. Fiskaltzak zabaldu duenez, ez da gai izan zehazteko kutsatzailea eta, hortaz, prozedura artxibatuko da. Plataformek adierazi dute Amurrioko Udalaren, URA Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Ertzaintzaren errua dela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 18an - 09:00
Nerbioi ibaian 8.000 arrain baino gehiago hil zituen isurketa batek iazko udan. / Aiaraldea.eus

Agerraldia egin dute gaur Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek Gasteizen, jakinarazteko Amurrion jazotako isurketaren aurkako epaiketak ez duela aurrera egingo.

Plataformen aburuz, zenbait erakunde publikoren errua da hori eta Arabako Fiskaltzaren txostena baliatu dute argudiaketa gisa. Aldi berean, aldarrikatu dute protokolo eraginkorra adostu behar dutela instituzio guztiek horrelako kasuen aurrean.

URA Agentzia eta SOS Deiak

Plataformek gogor salatu dute Amurriora hurbildu zen URA Agentziako ikerlariak ez zuela laginik hartu egun berean.

Bestalde, SOS Deiak, fiskaltzaren txostenaren arabera, ez zuen probarik jaso eta aipatu zuen arrain txikiak eta karramarroak besterik ez zirela hil, nahiz eta tamaina guztietako 8.000 arrain baino gehiago zendu ziren. Biei exijitu diete protokoloa adosteko, horrelako gertakariak errepikatu ez daitezen.

Amurrioko Udala

Fiskalak argudiatu du Saratxoko ibilbidean isurketa puntu bakarra dagoela, eta horregatik ezinezkoa dela jakitea nork kutsatu zuen ibaia. Horrez gain, plataformak adierazi du tokiko erakundeak ez zuela ikerketarik egin une horretan.

Hori dela eta, Udalari eskatu diote plataformek isurketak egiteko baimena duten enpresei banakako identifikazio sistema ezartzea, jakiteko zeinek botatzen duen zer ibaian.

Arabako Foru Aldundia

Plataformek azaldutakoaren arabera, Arabako Foru Aldundiak 6 egun izan behar zituen arrainak jasotzeko eta aztertzeko. Azkenik, laborategian ezin izan zuten asmatu zerk hil zituen.

Ertzaintza

Nerbioi Bizirikek eta Zadorra Bizirikek egotzi diote poliziari uko egitea birritan frogak jasotzeko eskakizunei. Zentzu horretan, plataformek aldarrikatu dute Ertzaintzak izan behar dituela ingurumena babesteko bitartekoak eta giza baliabide trebatuak, SEPRONAren antzekoak.

 

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ibaiak
Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-02-12 | Estitxu Eizagirre
“Ta argiya iñ zan” emanaldia
Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik

Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude