Nepalen lehenbizikoz presidentea emakumea eta komunista

  • Bidhya Devi Bhandari Nepalgo lehen emakumezko presidente izendatu dute. Alderdi komunistako kidea, emakumeen eskubideen eta demokraziaren aldeko borrokagatik da ezaguna.

Bidhya Bhandari presidente berria garaipena ospatzen Kathmandun. (Arg: Getty)

2015eko urriaren 30an - 12:59

Independent kazetak jaso duenez, Bhandarik hainbatetan eskatu du emakumeek gobernuko goi karguetan aritzeko aukera edukitzea. Kargua hartu berritan azpimarratu du bere lehentasunetako bat emakumeen eskubideak bermatzea izango dela.

Halaber, Bhandariren aburuz berak presidentetza lortu izana urrats izugarria da Konstituzioak berdintasuna bermatzeko bidean. Aldaketa jada hasia da irudikatzen, Parlamentuak lehen aldiz emakume bat izendatu baitu bozeramaile.

Bhandari nerabea zela sartu zen politikan, eta 1993tik aitzina erreferentziazko politikaria izan da Nepalen. Askoren arabera, herrialdeko demokraziaren berrezarpenean funtsezko papera jokatu zuen, 240 urte indarrean zeramatzan monarkiaren amaieraren erantzuleetako bat izan zelakoan. 2009 eta 2011 artean Defentsako ministro lanetan aritu zen, eta orain beste urrats bat eman du, presidentetzara iritsita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nepal
2024-01-21 | Nerea Menor
Kumarien tradizioa Nepalen
Jainkosa bilakatutako neskatoen bizitza

Himalaiako auzi geologikoek bigarren mailan uzten dituzte askotan Nepaleko etnologia -eta etnografia- gaiak. Tontorrez gain, baina, herrialdeak baditu sinesmen eta praktika erritual ugari, baita kultura eta herri aniztasun aberatsak ere. Tradizio horien inguruko polemikarik ere... [+]


Ehunka nepaldar Indian harrapatuta, koronabirusa dela eta mugak itxi dituztelako

India eta Nepalen arteko muga itxi dute bi herrialdeek, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Nepaleko Darchulako distritua, herrialdeko mendebaldean, muga egiten duen horietako bat da, eta itxialdiaren eragina zuzenean pairatzen duenetako bat ere bai. 130.000 lagunetik gora... [+]


SOS Himalaia fundazioa: hamar urte zortzimilakoen itzalean bizi direnei laguntzen

Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen omenez sorturiko fundazioak hamar urte bete ditu eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Belaguan asteburuan. Besteak beste, ospitale bat, eskola bat eta umezurtzentzako etxe bat eraiki dituzte urteotan Nepal, India eta... [+]


Eguneraketa berriak daude