Suediako Borlange herrian gertatu da, Eskandinaviako mugimendu faxistak deitutako manifestazio batean, Vilaweb hedabidean irakur diatekenez. David Lagerlöf-ek atera du sare sozialen bidez mundu osoan zehar zabaltzen ari den argazkia.
Tess Asplund arrazismoaren aurkako ekintzailea da protestaren protagonista. Eskandinaviako Erresistentzia Mugimendu faxistak deitutako manifestazio baten aurka protestatu du ekintzaileak, Suediako Borlange hirian.
Ehunka manifestarik hartu dute parte manifestazioan eta buruan doazen bost neonazien aurrean jarri da Asplund, ukabila altxatuta, irudian ikus daitekeenez. “Pentsatu nuen jende horrek ez zuela hor egon behar. Horietako batek begiratu egin zidan eta nik ere begiratu egin nion. Ez zidan ezer esan, ezta nik ere. Polizia oso azkar ailegatu zen eta apartatu egin ninduten”, adierazi du ekintzaileak.
Borlange hiria Suedia erdialdean dago eta 47.000 biztanle inguru ditu. Ezkerreko mugimendua da nagusi hirian eta Langileen Nazioarteko Eguneko protestak oso ohikoak dira.
Ekintzaren bideoa jarraian: