Neonazien manifestazio bati aurre egin dion emakume beltz baten argazkiak bira eman dio munduari

  • Suediako Borlange herrian gertatu da, Eskandinaviako mugimendu faxistak deitutako manifestazio batean, Vilaweb hedabidean irakur diatekenez. David Lagerlöf-ek atera du sare sozialen bidez mundu osoan zehar zabaltzen ari den argazkia.


2016ko maiatzaren 04an - 15:42
Neonazien manifestazioaren buruan doazen bost neonazien aurrean jarri da Asplund, ukabila altxatuta. Argazkia: Fotograf i Stockholm

Tess Asplund arrazismoaren aurkako ekintzailea da protestaren protagonista. Eskandinaviako Erresistentzia Mugimendu faxistak deitutako manifestazio baten aurka protestatu du ekintzaileak, Suediako Borlange hirian.

Ehunka manifestarik hartu dute parte manifestazioan eta buruan doazen bost neonazien aurrean jarri da Asplund, ukabila altxatuta, irudian ikus daitekeenez. “Pentsatu nuen jende horrek ez zuela hor egon behar. Horietako batek begiratu egin zidan eta nik ere begiratu egin nion. Ez zidan ezer esan, ezta nik ere. Polizia oso azkar ailegatu zen eta apartatu egin ninduten”, adierazi du ekintzaileak.

Borlange hiria Suedia erdialdean dago eta 47.000 biztanle inguru ditu. Ezkerreko mugimendua da nagusi hirian eta Langileen Nazioarteko Eguneko protestak oso ohikoak dira.

Ekintzaren bideoa jarraian:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude