Neonatologian ez dago txantxangorririk

  • Euskararen geroa kalean, eremu ez formalean jokatzen dela esaten entzuten ditugu gure agintariak azken aldian. Hori ukatu gabe, gure istorioak, bere xumean, errealitate gordin eta onartezin bat islatzen duela uste dugu. Hain zaila da bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzea? Noiz arte egon behar dugu zain?


2016ko apirilaren 05an - 06:44

Hilabete pasa da gure alaba jaio zenetik. Arazo batzuk tarteko, astebete egin behar izan zuen Donostia ospitaleko haur jaio berrien edo neonatologia alorrean. Bertako zerbitzuaren eta langileen ekin onari esker, egun gutxian etxeratu ahal izan ginen. Esker hitzak ditugu gure txikia zaindu zuten langile guztientzat.

Baina txanponak bezala, gure istorioak baditu bi alde. Biok gara euskaldunak. Euskaraz lan egiteko zortea dugu eta gure alaba euskaraz hezteko hautua egina ere bai. Gure txikiak ordea, bere bizitzako lehen astebetean espainola izan zuen entzun zuen hizkuntza nagusia, gurasoen hitzak kenduta, ia bakarra. Gure begiz ikusi ahal izan genuenaren arabera, Donostia ospitaleko neonatologia alorreko langileen gehiengo oso handi bat ez da gai euskaraz hitz egiteko. Eta euskaldun onak esku bakarrarekin kontatzeko moduan aurkitu genituen. Ez gara ari medikuez soilik. Erizain eta erizain laguntzaileez ari gara bereziki, eurak direlako kopuruz gehien eta eurek igarotzen dutelako jaio berriekin tarterik handiena. 2016 urtean eta Donostia ospitalean, oraindik horrela gaude? Postu horietan, euskaldunik ez dago kontratatzeko moduan? Haurrekin lan egin behar duten eremu batean? Eta asko kezkatu gintuen beste aspektu bat, langile erdaldun horietako bat baino gehiago gazteak ziren. Eta antzekoa esan dezakegu erditzeari lotuta aurkitu genuen langilegoaz ere.

Euskararen geroa kalean, eremu ez formalean jokatzen dela esaten entzuten ditugu gure agintariak azken aldian. Hori ukatu gabe, gure istorioak, bere xumean, errealitate gordin eta onartezin bat islatzen duela uste dugu. Hain zaila da bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzea? Noiz arte egon behar dugu zain?

Negu gorriko egunetan jaio zen gure txikia, eta antza, euskararen txantxangorria ezkutuan ibiliko zen. Dena den, elur edo eguzki, txantxangorriarentzat leku ospelak hortxe daude euskal administrazioan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude