argia.eus
INPRIMATU
Nekropolia azaleratu dute Nafarroako Elo herrian
  •  

2007ko irailaren 13a

Pirinioetako autobiako lanek Erdi Aro goiztiarreko nekropolia eta Brontze Aro berantiarreko txabola baten arrastoak azaleratu dituzte Arizkoa izeneko muinoan, Elo (Nafarroa) herritik bi kilometrora. Vianako Printzea erakundeak ordea, altxatzeko baimena eman du, bide berria bertatik igarotzekoa baita. Aurkitutako nekropolia 336 hilobiz osatua dago eta aztarnen artean haurdun zeuden hiru emakumeren gorpuzkinak topatu dituzte.