Nekazaritza sindikalismoaren historiaren liburua aurkeztu du Jose Anjel Aldaik

  • Ekainaren 30ean Gasteizen, hainbat sindikalista garrantzitsuren babesean, aurkeztu da Jose Anjel Aldaik idatzitako lan hau. Azken mende erdian baserri-bizitzak alimaleko eraldaketa jasan du eta liburu honek baserritarrak zetozen aldaketa erraldoiei aurre egiteko beren burua sindikatuetan antolatzeko prozesua azaldu nahi du.

Etxalde
2017ko uztailaren 03a
Jose Anjel Aldairen "Baserri biziari eusteko lanak, nekazaritza sindikalismoaren historia bat" Txalapartak argitaratu du.

Herriko baserrietatik baserritarren sindikatuetara egindako jauzia argitu nahi du lanak eta, zentzu horretan, Euskal Herriko nekazaritza sindikatu nagusien historia txiki bat da. Laborantza munduan egon diren aldakuntzak eta bilakaerak hobeto ulertzeko tresna ere bada: esne grebak, traktoradak,

kuotak, administrazioarekiko harremanak, transgenikoak, jatorrizko izendapenak, elikadura krisiak… Liburuak hauek guztiak jorratzen ditu, baina haratago ere badoa, lan honen asmoa ez zelako soilik azken hamarkadetan baserriari gertatutakoa azaltzea, baizik eta testuinguru horretan baserritarrak sindikatuetan nola antolatzen hasi ziren kontatzea, zerk eragin zituen mugimendu haiek, nortzuek eta nola gorpuztu zituzten, eta nola erantzun dioten nekazaritza hainbeste baldintzatu duen testuinguru politiko eta sozioekonomiko berriari.

Eraldaketa prozesu horretan Euskal Herriko laborariek munduan nagusitzen den eredu produktibistari aurre egiteko proposatzen duten nekazaritza

eredu berrian eta elikadura burujabetzaren kontzeptuan ere sakondu nahi du lan honek, biak ala biak gure herria eta mundua bera eraldatzeko ezinbesteko tresna direlakoan.

Jose Anjel Aldai 'Aldo'k aurkeztu du liburua Gasteizko Goiuri jauregian. (Argazkia: Etxalde)
Kanal hauetan artxibatua: Laborantza  |  Sindikalgintza

Laborantza kanaletik interesatuko zaizu...
ELBko baserritarrek Bidaxuneko Lataillade familia defenditu dute jendarmeen aurrean

Bidaxunen ahateak hazten dituzten eta agintariek agindu bezala horiek hiltzeari uko egin dioten Lataillade familiakoak sei orduzeduki zituzten jendarmeek atzo galdeketan Bastidako (Nafarroa Beherea) jendarmerian. ELBko nekazariak eduki zituzten atarian, baserritarren babesean etorriak.


2017-10-12 | Errigora
Zubigintza Errigoran
MULTIMEDIA - erreportajea

"Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea".


"Argi utzi dugu gure feminismoa nekazariena eta herritarra izango dela"

La Vía Campesina mugimenduak mende laurdena darama martxan eta uztailean Euskal Herrian egin zuen bere ibilbideko zazpigarren kongresua. Derion bildu ziren munduko hamaika txokotako nekazarien ordezkariak, tartean, Francisca “Pancha” Rodriguez txiletarra, emakume eta nekazarien babeslea. Herrion kontzientzien gainean zama handia dagoela uste du, eta ez du erronka handia gutxietsi nahi, baina Pinocheten diktaduraren aurka borrokatu zenak oraindik ez du itxaropenik galdu.


2017-10-08 | Garazi Zabaleta
Denda ekologikoz gain gizarte eragile

Ordiziako produktu ekologikoen denda txikia da Goierriko Baratza, duela 13 urte bi kideren artean sortua. “Hastapen hartan ez zegoen egungo eskaintzarik produktu ekologikoetan, eta ikusi genuen bazegoela modu horretako denda irekitzeko aukera”, azaldu du Danel Etxeberria Pascual kideak. Hasieratik bi kideek garbi zuten, ordea, negozio hutsetik haragoko proiektua izanen zela abiatutakoa. Kontsumo ekologikoaren gaia gizarteratzeko lan aktiboa eginen zutela, alegia.


2017-10-06 | Etxalde
Baserritarrak kexu dira sagarraren prezioak tamalgarri izaten jarraitzen duelako

Sagardoaren Jatorri Izendapenak aukera itzelak ematen dituen tresna den arren, Euskal Sagardoa martxan jarri zenetik bildu den lehen uztan sagarraren prezio tamalgarriak mantendu dira.


2017-09-26 | ARGIA
Gasteizko ARGIA Eguneko bazkarirako txartelak jadanik salgai

Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen.


Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan

Paris inguruetan desafio itzela jokatzen da hilabeteotan. Alde batetik munduko bi enpresa talde indartsuenetakoak 3.100 milioi euroko negozioa errematatu nahian. Bestetik, 26.000 biztanleko Gonesse herria, hiriburuaren azpiegitura eta zerbitzuz dagoeneko gainezka egonik bere azken soro emankorretatik 300 hektarea gal ditzakeena, etxalde, nekazari eta guzti. Notre Dame des Landeseko ZADaren ondoan, apuntatu EuropaCity izena alferrikako proiektu erraldoien artean.


Bertakoa eta globala

Jesus Mari Gonzalez Martinez eta Angela Linskey Abaltzisketako "Naera Haundi" baserrian bizi dira. Produktu ekologikoak (mermelada, esaterako) produzitzen zituzten duela gutxi arte. Ekoizleek 65 urte betetzean diru-laguntzak eteten zaizkiela-eta, ezin izan diote lanari eutsi. Iritzia plazaratu du horren inguruan.


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek lehiakortasuna gutxitzeko arriskua dakarrela.


Zer egingo dugu baserriarekin?

“Txikitan amamak azken judizioari buruz asko hitz egiten zigun, kaleak dendaz eta errepidez beteko zirela, antikristoa etorri eta mundua bukatuko zela esaten zuen. Baserriaren bukaeraz ari zela uste dut. Baserria arriskuan zegoela esateko bere modua zen”. Asier Altunaren Amama pelikulan kontatzen da: baserriaren transmisioari eutsiko bazaio, hitz egiten hasteko ordua da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude