argia.eus
INPRIMATU
Nekatoenea, aldi baterako idazleen etxaldea
  • Nekatoenea Hendaiako Abadiako eremuko etxalde bat da. 2011 urteaz geroztik idazle edo artista andanaren “bizitoki” izan da. EKE, EIE eta Itsasbazterreko IEZI erakunde edota taldeek antolatua. Aurten, egoiliar berri bat hartuko du.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2019ko maiatzaren 17a
Hendaiako Abadiako Nekatoenea etxaldea.

Idazle edo sortzaile baten egonaldia sustatzea xede dute Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Euskal Itsasbazterreko IEZIk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE). Hiru elkarteak batera, beren baliabideak bateratu ohi dituzte urtero. Aurten, gazte literaturaren aldeko idazle egonaldi baten antolatzeko asmoa dute.

Iraganean bertan egon dira, besteak beste, Iñaki Martiarena-Mattin, Amaia Hennebutte, Unai Oiartzun, Patxi Zubizarreta,  Aitzol Lasa, Yolanda Arrieta, Ekhiñe Egiguren, Fernando Morillo…

Antolatzaileek idazle gazteei deia egin diete dagoeneko: aurtengo egonaldia lortu ahal izateko epea maiatzaren 27an itxiko da. Xehetasunak, hemen.