"Egia da Bolognako prozesuak ezagutza enpresara transferitzea dakarrela, baina hori berez ez da txarra. Halaber, Bolognako prozesuak badauka dimentsio sozial bat, eta horri buruzko eztabaida sakona falta zaigu (...) Nik beldur izan dezaket graduondokoetan euskarak izan dezakeen lekuaz. Graduetan ez daukat beldurrik (...) Graduondokoetan aukera daukagu gure bizilagunekin batera euskararen presentzia handiago egiteko. Akitania-Nafarroa-Euskadi sarearen barruan aukera polita dago euskal gizarteari interesatzen zaizkion graduondokoak eskaintzeko". (2006/11/17)