Negu Gorriak taldea omenduko du Irungo Lakaxitak larunbat honetako Jaion! festan

  • Irungo Lakaxita gaztetxeak Negu Gorriak taldea omenduko du larunbat honetan ospatuko duen Jaion! festan. Urdanibia plazatik –alegia, Moskutik– abiatuko da festa eta hiria gurutzatuko du “Fight D Power_Kamioi System” kamioi musikalarekin.


2018ko apirilaren 17an - 09:51
Negu Gorriak taldeak ere jo izan zuen eszenatoki mugikorretan, Ikor Kotxen argazki honetan jasota geratu zen bezala.

Fermin eta Iñigo Muguruzak, Kaki Arkarazok, Mikel Kazalisek eta Mikel Abregok 90eko hamarkadan osatu zuten taldeak leku berezia izango du Lakaxita gaztetxearen urteroko zitan. 

Gune autogestionatuak hirian duen lekua aldarrikatzen du jai honen bidez eta jada klasiko bihurtua da Irungo kaleak zeharkatzen dituen kamioi musikala. Okupazio sinboliko bat da, Lakaxitako dinamikak Irun osora zabaltzen dituen ekintza aldarrikatzaile eta jai-girokoa.

“Gerrilla musikal” gisa deskribatu dute Lakaxitako kideek Negu Gorriak: Iruni eta, orokorrean, “tokatu zaigun testuinguru historikoari” kritika soziala egiteko tresna asko eman zituen taldeak, haien esanetan.

Gaztetxea 2005. urtean okupatu zuten; Negu Gorriak berriz, 1990tik 1996ra bitartean aritu zen Euskal Herriko eta nazioarteko eszenatokietan –2001ean hiru kontzertu emateko itzuli ziren, Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibilak jarri zien salaketarengatik izan zuten epaiketa irabazi izana ospatzeko–.

Bi proiektuek ez dute denboran bat egin beraz, baina Lakaxitako kideek uste dute, zeharka bada ere, aizkora gurutzatuen taldeak izan duela eraginik gaztetxean: “Ez baitago horrelakorik lan komunitario erraldoi bat gabe, eta ez dagoelako azken hau masa kritikorik ez badago”.

Larunbateko jaiaren berri emateko prentsara igorri duten oharrean argi adierazi dute: “Negu Gorriak taldeak ekarpen handia egin dio guzti hau aldatu nahi dugun herri sektoreei”.

Hiri gerrillaren dantza honetaz gozatu nahi dutenek apirilaren 21an dute zita: 17:00etan abiatuko da kamioia Moskutik, bafleetatik betortzak erakusten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude