NBE: "Iraganeko giza eskubideen urraketak aztertzea Espainiako Estatuari dagokio"

  • 1977ko Amnistia Legea indargabetzeko edo zuzentzeko eskatu dio Espainiako Estatuari Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordeak ostegun honetan. Iraganean egindako giza eskubideen urraketak argitzeko helburuarekin proposatu dute neurria.


2015eko uztailaren 24an - 10:44
“1977ko Amnistiaren Legeak iraganeko giza eskubideen urraketak aztertzea galarazten du, batez ere tortura delituak, behartutako desagertzeak eta sumario exekuzioak” (argazkia: amnistia.org)

Batzordeak “larritasuna” adierazi du Espainiak 1977ko Amnistia Legea mantentzeko duen jarreraren aurrean: “Legeak iraganeko giza eskubideen urraketak aztertzea galarazten du, batez ere tortura delituak, behartutako desagertzeak eta exekuzio sumarioak”.

Desagertutako pertsonen bilaketan, lurpetik ateratzean eta identifikazioan dauden hutsuneengatik eta gabeziengatik kezkatuta agertu dira Batzordeko adituak. Lan hauek familien esku uzten dituztela salatu dute, eskualde batetik bestera biktimen artean desberberdintasunak eraginez.

Adituek artxiboetarako sarbidean zailtasunak daudela ere kritikatu dute, batez ere artxibo militarretara, eta horrek ikerketetarako oztopo gehiago dakartzala nabarmendu dute.

Ikerketak aktiboki bultzatzeko eskaria egin dio Batzordeak Espainiari, iraganeko giza eskubideen urraketa guztiak aztertzeko: “Estatuak bermatu behar du ikerketa bidez erantzuleak topatzea, hauek epaitzea eta dagozkien zigorrak ezartzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude