Hagak guda krimenengatik Afrikako estatuburu ohi bat errudun jo du lehen aldiz

2012-04-27
alde 0    kontra 0
Charles Taylor, Liberiako presidente ohia, Hayako epaitegian.

NBEren esku dagoen Hagako Nazioarteko Auzitegiak Charles Taylor Liberiako presidente ohia (1997-2003) zigortu du gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita. Sierra Leonako gerra zibilean RUF Fronte Iraultzaile Batuak burututako gehiegikerien arduraduntzat jo dute. Lehen aldia da nazioarteko justiziak Afrikan estatuburu izandako norbait epaitzen duena.

Epaiaren arabera, ondoko krimenak burutzen "lagundu" zuen Taylorrek: hilketak, emakumeen eta haurren aurkako bortxaketa sistematikoak, mutilazioak eta 15 urte baino gazteagoak ziren haurrak soldadu izatera edo diamante meatzeetan esklabotzara behartzea, besteak beste.

Defentsak argudiatu duenez, "epaia politizatua dago eta neokolonialismo modu bat da" eta Taylorrek matxinoekin eduki zuen harreman bakarra "bake elkarrizketak bideratzeko" izan zen

Zigorra maiatzaren 30ean zehaztuko dute.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | El País | Al Jazeera
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2437
 
azala2436

2438 zenbakia.
2014ko azaroaren 23a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys