Hagak guda krimenengatik Afrikako estatuburu ohi bat errudun jo du lehen aldiz

  • NBEren esku dagoen Hagako Nazioarteko Auzitegiak Charles Taylor Liberiako presidente ohia (1997-2003) zigortu du gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita. Sierra Leonako gerra zibilean RUF Fronte Iraultzaile Batuak burututako gehiegikerien arduraduntzat jo dute. Lehen aldia da nazioarteko justiziak Afrikan estatuburu izandako norbait epaitzen duena.


2012ko apirilaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Charles Taylor, Liberiako presidente ohia, Hayako epaitegian.

Epaiaren arabera, ondoko krimenak burutzen "lagundu" zuen Taylorrek: hilketak, emakumeen eta haurren aurkako bortxaketa sistematikoak, mutilazioak eta 15 urte baino gazteagoak ziren haurrak soldadu izatera edo diamante meatzeetan esklabotzara behartzea, besteak beste.

Defentsak argudiatu duenez, "epaia politizatua dago eta neokolonialismo modu bat da" eta Taylorrek matxinoekin eduki zuen harreman bakarra "bake elkarrizketak bideratzeko" izan zen

Zigorra maiatzaren 30ean zehaztuko dute.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude