Zer dio nazioarteko prentsak Espainiako monarkiaz?

  • Nazioarteko prentsan ere izan du oihartzuna Espainiako Erregearen abdikazioak. Atzerriko hedabideek nabarmendu dute Juan Carlos Borboikoa tronura Francoren eskutik iritsi zela eta azken urteetako eskandaluek haren irudiari kalte handia egin diotela.


2014ko ekainaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Espainiako erregea 39 urtez egon da tronuan

BBC hedabide publiko britainiarrak honakoa dio: “Juan Carlos munduko errege ospetsuenetarikoa izan da, baina azken urtetan herritar askoren konfidantza galdu du”.

Financial Times egunkari ekonomikoak Erregeak Botswanara elefanteak ehiztatzera egindako bidaia ekarri du gogora, baita bere alaba Cristina eta suhi Iñaki Urdangarinen ustelkeria eskandaluak ere. Duela gutxi egindako inkesta baten emaitzak ere jaso ditu. Horren arabera, espainiarren %60k erregearen abdikazioa nahi du eta beste %40ak, berriz, monarkiaren abolizioa.

Frantziako Le Mondek ere monarkaren popularitatearen jaitsiera azpimarratu du. Espainiako monarkiari buruzko analisi bat eta erregealdiko azken urteko albiste esanguratsuenen bilduma ere argitaratu ditu.

Associated Press (AP) agentziak berriz, erregea “indar egonkortzaile” bezala deskribatu du “Euskal Herria eta Katalunia bezalako indar independentistak dituen lurraldean”.

Eta Juan Carlos Borboikoak Espainiako enbaxadore bezala munduan egindako bidaietan paper garratzitsua jokatu duela dio, besteak beste, The Guardian egunkariaren albisteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude