Nazioarteko garapenerako EAEko legediak ezartzen duen %0,7ko laguntza ez da betetzen ari

  • EAEko Garapenerako GKEen Koordinakundeak ekintza ikusgarria egin du Donostian, 2007an onartutako Lankidetzarako Euskal Legea betetzen ez dela salatzeko. Akrobata batek bere burua zintzilikatu du Bulebarrean, Elkartasuna, guztion garapena zioen pankarta baten alboan, GKEen lanaren zailtasuna irudikatzeko.


2017ko martxoaren 15an - 16:23

Bereziki azpimarratu dute EAEko lankidetza legeak hala ezarrita duen arren, administrazioa ez dela bere aurrekontuaren %0,7 nazioarteko garapenerako bideratzen ari. Zabaldu dituzten datuen arabera, bai Eusko Jaurlaritzak, bai EAEko aldundiek, bai hiru hiriburuetako udalek portzentaje horretatik beherako kopuruak erabiltzen dituzte lankidetzarako, zenbait kasutan helburutik oso urruti.

Kasu guztietan, gainera, portzentajeak jaitsi egin dira 2008tik hona, eta aipatutako zazpi erakundeetatik hirutan baino ez dute gora egin iazkoekin alderatuz. “Hainbat urtez murrizketak eta egokitzapenak egin ondoren, 2017an zenbait erakundetan aurrerapauso txikiak egin dira lankidetzako politiketan, baina politika horiek geldirik daude oraindik eta ez dago susperraldiaren arrasto argirik”, adierazi du GKEen Koordinakundeak.

Deigarritzat jo dute EAEn zerga bilketak %1,2 handitu izana eta aldiz, Jaurlaritzak lankidetzara bideratutako aurrekontuaren portzentajea %0,39koa izatea oraindik: “Aurrekontu globalak handitzen diren arren joera hori ez da lankidetzan islatzen”. %0,7ko portzentajea xede horretarako erabiltzea, legearen agindua ez ezik, “bidezkoa eta morala” ere badela nabarmendu dute GKEek, eta gogorarazi dute berriki Nazio Batuen Erakundeak helburu hori berretsi duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garapenerako lankidetza
Helen Clark
"Hiru indar boteretsu ditugu munduan, AEBak, Errusia eta Txina, eta euren esku dago dena"

Zeelanda Berriko lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Programako idazkari ohia da Helen Clark (Hamilton, Zeelanda Berria, 1950). Munduko emakume liderrik eraginkorrenetakoa, ustelkeriaren aurka egin duen lana nabarmendu izan dute. Hitzaldiak ematen ditu... [+]


2017-03-26 | Unai Brea
Izaro Basurko. Giza garapenerako teknologia sustatzen
"Guk gure gailuak etengabe berritzeko, beste batzuen eskubideak zapalduta daude"

Mugarik Gabeko Ingeniaritzako kidea da Izaro Basurko (Donostia, 1981), baina Ingurumen Zientziak ikasi zituen. “Elkartean oso beharrezkoak dira ingeniariak ez direnak ere”, azaldu digu. Energia berriztagarrietan eta lankidetzan aditua da, baita militante ekologista... [+]


Eguneraketa berriak daude