argia.eus
INPRIMATU
Nazioartetik bost puntutan espetxe politika aldatzeko deia Espainia eta Frantziari
  • Nazioarteko hamabi adituk espetxe politika aldatzeko eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei neurri zehatzen bidez: Sakabanaketa politika bertan behera uztea, Parot doktrina indargabetzea, gaixo dauden presoak kaleratzea, Arnaldo Otegi askatzea eta elkarrizketarako espazio politikoa eratzea.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 26a
Pasa den astean Ines del Rio presoaren alde Estrasburgon egindako elkarretaratzea. Parot doktrina indargabetzeko eskatu zuten han bildutakoek. (Argazkia: Herrira)

Eskariok Bakearen bidean presoen eskubideak errespetatu agirian jaso dituzte. Agiriaren hamabi sinatzaileek diotenez, "ETAren behin betiko jarduera armatuaren amaieratik 12 hilabete baina gehiago pasatu direnean, agertoki berriak aurrapausoak behar ditu; salbuespenezko neurriei amaiera emateko ordua da; neurri horiek alferrikakoak izateaz gain, kaltegarriak izatera pasatu dira. Jarduera armatuaren amaierari bake justu eta iraunkorrerako baldintzak sortzen lagunduko dioten neurri politikoekin erantzun behar zaio".

Madril eta Paristik ez dute erantzun.

Sinatzaileak

Piedad Esneda Cordoba Ruiz: Bakearen Aldeko Kolonbiarrak taldeko bozeramaile eta senataria.

Bill Bowring: Demokrazia eta Giza Eskubideen aldeko Europar Abokatuen elkarteko presidentea.

Nelly Maes: Europako Aliantza Askeko presidente ohia eta Flandriako Bake Institutuko presidentea.

Nora Morales de Cortiñas: Maiatzeko Plazako Amen elkartearen fundatzaileetakoa.

Essa Mossa: Afrikako Kongresu Nazionaleko Komisio Eratzaileko idazkaria.

George Mavrikos: Munduko Federazio Sindikaleko idazkari nagusia

Michel Tubiana: Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria.

Alexander Moumbaris: Apartheidaren aurkako ekintzailea.

Alberto Franco eta Javier Giraldo: Apaiz misiolari kolonbiarrak.

Peter Madden: Derry-ko Igande Odoltsuko biktimak ordezkatu zituen abokatua.

Marjorie Cohn: AEBetako National Lawyers Guild elkarteko presidente ohia.

Sinatzaileen curriculumak