argia.eus
INPRIMATU
Nazio Batuen Erakundeak Israelen indarkeria arbuiatu du
  • Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Israelek Gazako palestinarren aurka erabilitako indarkeria arbuiatu du. Mobilizazioak hasi zirenetik 120 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek eta milaka zauritu, umeak, kazetariak eta osasun langileak, besteak beste.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 14a
Argazkia: Reuters

Argeliak, Turkiak eta Palestinak aurkeztu zuten proiektuaren zirriborroa AEBK antzeko ebazpen bat betatu ostean Segurtasun kontseiluan. Aldeko boto gehienak gehiengo musulmana duten herrialdeenak dira. Aurkako bozkak Israel, AEB, Australia, Marshall irlak, Mikronesia, Nauru, Togo eta Salomon irlek eman dute.

NBEk neurriak hartzeko eskatu du “berehalako su etena bermatu dadin”, “betebehar legalak” bete eta Israelek horrelako hilketak egiteari utzi behar diola gehitu dute. NBEko presidenteari eskatu diote “nazioarteko babes mekanismo” bat sortzea Palestinan okupatutako lurraldeentzat.