argia.eus
INPRIMATU
Navarra Sumaren Comiruñako konfiantzazko kargudunek batzar bakoitzeko 361 euroko dieta izango dute
  • Udal elkartearen kontseiluak ostegunean hartu zuen erabakia, Navarra Sumaren eta ordainsariak jasoko dituztenen aldeko botoekin. Gainontzeko taldeek ez zuten babestu.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 04a
Navarra Sumako kideak osteguneko blkuran

Alderdi eskuindarreko konfiantzazko bost goi kargudunek 361 euroko dietak izango dituzte udal elkarteko kontseiluaren batzarretara agertzen diren aldiro. Geroa Baiko Javier Leoz zinegotziak esan du “40 minutuko bilera bat egiteagatik horrelako ordainsaria jasotzea neurrigabekeria” dela. EH Bilduk berriz, adierazi du kontseiluaren egitura “ez datorrela Iruñeko Udalean dagoen errealitatearekin bat”.

Bozketan ordainsariak jasoko dituzten goi kargudunek parte hartzea gaizki ikusi dute oposizioko taldeek. Horrez gain, PSNk deritzo ez duela tokirik “Navarra Sumak nahi bezala hautatutako langileek lan ordu arruntetan egindako jarduera batzuengatik ordainsari berezi bat jasotzeak”.

Dietak jasoko dituzten batzuk, Alkatetzako Kabineteko arduraduna, Zerbitzu Juridikoen Arduraduna eta Salerospen eta Turismo zuzendaria dira. Bost goi kargudun horiek izango dituzten dieten kontua ez da berria, ordea. Joseba Asiron alkate zuen udal gobernuak ezabatu egin zituen ordainsari horiek, aurrez Yolanda Barcinak eta UPNren udal taldeak bazituztenak.