argia.eus
INPRIMATU
NATO gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 12rako
  • Larunbatean 36 urte beteko dira Hego Euskal Herrian NATOri ezezkoa eman zitzaionetik erreferendumean. Egun horretan protesta egingo dute Bilboko Arriaga Plazan, 12:30ean.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 07a
2016an NATOren aurka egindako elkarretaratze bat. / Argazkia: Ecuador Etxea.

OTAN EZ plataformak herritarren babesa eskatu du martxoaren 12rako: elkarretaratzea deitu dute NATOren gaitzespena berresteko, Bilboko Arriaga Plazan. Larunbatean beteko da 36. urteurrena Hego Euskal Herriak ezezkoa eman zionetik Espainiako Estatua NATOn egoteari. “Gerrari ez” eta “NATOri ez” leloak izango dituzte aldarri larunbateko elkarretaratzean.

Ekainean Madrilen egingo dute NATOren goi-bilera, eta NATOren aurkako plataformak ohar batean salatu du Espainiako Estatuak parte hartzen duela “bere egitura eta kanpaina terrorista guztietan”. Ohartarazi dute goi-bilera horretan “erabaki garrantzitsu eta larriak” hartuko direla, eta aurrekoetan bezala “beste urrats bat” emango dutela gerra-politikan, militarizazioan, nuklearizazioan eta esku-hartze militarren mehatxuetan. Halaber, azpimarratu dute NATO aliantza militar bat dela, eta ez defentsiboa. Besteak beste, kritikatu dute Errusiako mugetan “politika espantsionista” dutela.