NATOko hegazkinek azken egunetan Bardeetan egin dituzten bonbardaketak salatzeko, AEB eta Europar Batasunaren banderak erre dituzte.
"Aurrena munduko armadarik basatienak probak egiten ditu gurean, gero Irak, Libia, Ukraina, Siria edo beraien menpe ez dagoen edozein herrialdetan praktikan jartzeko”, diote zabaldu duten oharrean.
Martxoaren 12an 31 urte beteko dira erreferendumean Euskal Herriak NATOri ezetz esan zionetik. Data hori gogoan izan dute “beste batzuen gerren konplize” ez izateko nahikoa arrazoia dela esateko.