Narratibako Euskadi literatura saria Ur Apalategik jasoko duela zabaldu da

  • Ostegunean jakinaraziko dute narratibako Euskadi literatura saria, baina dagoeneko sarien inguruko hainbat iturrik aditzera eman duenez, Ur Apalategi (1972, Paris) omen da irabazlea, Fikzioaren izterrak (Susa) lanari esker. Zazpi istorioz osatutako liburua da eta idazlearen figura da protagonista. Guztira, falta diren lau modalitateetako irabazleak iragarriko ditu Eusko Jaurlaritzak etzi: narratiba eta haur eta gazte literatura, euskaraz eta gaztelaniaz.


2011ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Ur Apalategi

Dagoeneko beste lau modalitatetako Euskadi sariak iragarri dituzte.

Euskarazko literatura itzulpenean Karlos Zabala Oiartzabal izan da garaile, Zubi bat drinaren gaineran (Elkar) lanagatik.

Literatura lanaren ilustraziorik onenaren saria Iban Barrenetxeak jaso du, Bombástica Naturalis (A buen paso) obrarekin

Euskarazko saiakeraren saria Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? (Pamiela) liburuarentzat izan da

Gaztelaniazko saiakerarena berriz, Iñaki Uriarte Cantollaren Diarios 1999-2003 (Pepitas de calabaza) lanarentzat.

Sarrionandiaren saria polemika iturri izan da, Eusko Jaurlaritzak sariaren dirua bahitu diolako, justiziaren aurrean aurkeztu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


Eguneraketa berriak daude