"Mattin Irigoienek idatzi testua gustukoa dut, iraultzailea da. Izugarri kritikoa da. Ondarearen aldetik gauza franko errezibitu ditugu gaur egungo gazteek. Alimaleko pisu bat dugu bizkar gainean. Lege anitz badira eta ezin duzu horretarik atera, gaizki ikusia izateko arriskua hartu gabe, adibidez. Presio horretarik atera behar dela dio antzerkiak, justuki. Zerbait berri asmatzeko ahala badugula, eta guri dela mugitzea. Umorearen bidez erraten ez direnak taula gaineratu ditu". (2004ko uda, 289. zka.)