Nagore Laffagen hiltzailea lanean dabilenez, legea berrikusteko eskatu dute

  • Kolektibo feministek sendo borrokatu dute Nagore Laffagen hilketa ahaztu ez dadin. Aste honetan jakin da Laffage hil zuen Jose Diego Yllanes mediku gisa dabilela lanean Madrilgo klinika batean. Aurrekari penalak kontuan hartu eta legea “gogortzeko” eskatu dute bi taldeek.


2017ko abenduaren 07an - 12:51

Andrea eta Lunes Lilaseko kideek aurrekari penalak ebaluatzen dituen neurriaren erregulazioa eskatzen dute. Izan ere, egungo arautegiak sexu delituak, erasoak, bortxaketak, prostituzio kasuak eta pertsonen trafikoko auziak baino ez ditu hartzen kontuan. Gainera, adin txikikoekin eta nerabeekin lan egiten duten profesionalei baino ez zaie ezartzen neurria. Hau da, gainontzeko delituak ez dira aintzat hartzen, ezta hilketa ere. Hori dela eta, legea “bigunegia” dela diote kolektibotako bozeramaileek eta Osasun Sailari nahiz erakunde pribatuetako arduradunei neurriak hartzeko eskatu diote.

“Erabateko atsekabea” sentitu dutela adierazi dute Yllanes aske eta lanean dela jakiterakoan.  Hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion epaileak 2008ko San Ferminetan Nagore Laffageren hiltzaile izatea leporatuta, baina 8 urte eta 11 hilabete pasa ditu espetxean. Uztailean hirugarren gradua eman zioten eta egun Madrilgo Psikologia eta Psikiatria klinika baten dabil lanean. Eztabaida eta zeresan handia eman du albisteak sare sozialetan eta klinikak Yllanesen izena kendu du webgune ofizialetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude