argia.eus
INPRIMATU
Nagore Laffage omenduko dute igandean Irunen
  • Herritar talde batek antolatuta ekitaldia antolatu dute Irungo Zabaltza plazan, 12:00etan.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko maiatzaren 11
Herritar talde batek antolatu du omenaldia. Argazkia: Irungo Hitza

Omenaldi berezia antolatu dute Laffage omentzeko. Irundarrak nahiz gerturatu nahi duen orori gonbidapena zabaldu diete antolatzaileek. Laffage 2008ko Iruñeko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek. Hilketagatik hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten Yllanesi. Egun, baldintzapeko askatasunean dago hiltzailea.

Era berean, igandetik aurrera sinadura bilketa egiten hasiko dira, Juan Wollmer plazako etorkizuneko haur parkeari Nagore Laffage Casasola izena jartzeko.