Asteazkenean ekinen diote egitarauari, gizarte zibilaren inplikazioari buruzko hitzaldi batekin: Herria eraiki. "Gizarte zibilaren inplikazioa arlo desberdinetan herriaren eraikuntzan nolakoa izan daiteke? Zer dira herria eraikitzeko diren bideak? Zein oztopo gainditu behar dira oraindik?". Galdera horiei erantzuna ematen ahalginduko dira.
Horrez gainera, 29ean, Niko Etxarten omenezko kontzertua eginen dute. 30ean, aldiz, egun handia izanen da: erraldoiak, txarangak, dantza emanaldiak, kontzertuak... Besteak beste, Huntza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tiri ta Terry izanen dira.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Oraingo solas zabaldua da aski dela erreferendumean bozkatzea, herri gisa irabazle izateko, bozketan galdu ala irabazi.
Aspalditik mugimendu feministako militante izanik, duela bi urtetik Iruñeko Udaleko Berdintasun teknikaria da. Berdintasun bidean eta eraso sexisten aurkako borrokan erakunde publikoak eta herri mugimenduak eskutik lotuta joatearen onuraz eta beharraz mintzatu zaigu Udalaren bulego batean, Nafarroako presidente izandako guztien erretratuez inguraturik. Denak gizonak, bat izan ezik.
Goizeko 7ak, etxeko arropa zaharren hautaketa egin, mozorroa jantzi eta gurutzatu dugu herria kalerik kale. Etxera bueltan datorren gau-paseroa, tabernari goiztiarra, egunkari banatzailea, begiradak gurutzatuz elkarren ondoko mundu paraleloak agurtu ditugu instantean. Euria ari du baina gogotsu nator, eskerrak halako egunak badiren gurean, bestela galdurik geundeke orden ofizialak ezartzen digun isolamenduan.
Irla bat gara itsasoan, aniztasuna eta tendentzia globalak nagusi diren XXI... [+]
Lau urteko lanaren ondorio da “Gurean” dokumentala. Askekintzako hainbat aktibistek Euskal Herriko festetako irudiak grabatu dituzte, herrietako jaietan animalien erabilera salatzeko. “Gurean” martxoaren 23an estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman. Trailerra kaleratu dute, aperitibo gisa:
Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen bazterrak inarrosteko daraman sugarra. Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez sorginei (horretarako gaude heldu burutsuok eta EITB) baizik eta zerbait aginte –material zein sinboliko- duen orori.
40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sareratu du. Festaren eta pertsonaien deskribapenak eta hainbat argazki ageri dira artikuluan.
Andoain eta Hernanitik ekarritako ideia jarraituz, 1987an antolatu ziren lehen aldiz Hondarribiko Herri Olinpiadak. Gazte batzuek, egungo gazteria pizteko helburuz, berreskuratu dituzte. Dokumentalak, olinpiadak sortu zireneko testuingurua deskribatzen du, eta garai hartan hain azkar zabaldu zen fenomenoa aztertzen du protagonista izan zirenetako batzuekin, antolatzaileak, parte hartzaileak, laguntzaileak, eta abar.
Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumeen parte hartzeak eragindako eztabaida aztertu du lanak. Hiru zatitan dago banatuta: lehen zatian, Alardearen historia, egitura eta ezaugarriak azaltzen dira; bigarrenean, gatazkaren hasiera eta honek 90eko hamarkadan izan zuen garapena; eta hirugarrenean, gaur egungo egoera kontatzen du, festaren orainaz eta etorkizunaz gogoetatuz.
Oharra: bideoa ikusteko sakatu "Watch on Vimeo" botoia.
Jatorrizko ideia: Jone Karres
Gidoia: Eneko... [+]
Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.