Nafarroan ETBren emisioa berreskuratzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

  • EH Bildu, EAJ eta PSE-EEk aurkeztu dute mozioa eta ETBren emisioa berreskuratzeaz gain, etenak eragindako “kalte larriak” konpontzeko ere eskatu dute.


2016ko ekainaren 07an - 12:21

Eusko Legebiltzarreko EiTBren kontrol batzordeak jorratu du gaia eta Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos lehendakariei eskatu die “ikusleen interes orokorra” aintzat hartzeko eta emisioa berreskuratzeko, “behin-behineko moduan printzipioz, Nafarroako Gobernuaren emisio-espektroaren bidez eta ahalik eta azkarren ofizial eginez beharrezkoa den lege-babesarekin”.

EH Bildu, EAJ eta PSE-EEk adostu dute eskakizuna. PP aurka azaldu da eta UPyD ez da batzordera joan, eta beraz, bere osoko zuzenketa bertan behera geratu da.

Hilabete eskas igaro da ETBk emisioa eten zuenetik Nafarroan. Espainiako Industria Ministerioak aginduta egin zuen, 2015ean UPNren gobernuak jarri zuen salaketa baten ondorioz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude