Batak, Net-21ek, ez du emititzen, eta bere frekuentzia Radio Marcak erabiltzen du, programazio lokalik gabeko kate batek; besteak, Radio Universidad de Navarrak, ez ditu betetzen kontzesio baldintzak, musika ematen du ia egun osoan, eta informazio programa bakarra dauka. Arrazoi horiek medio, Nafarroako Parlamentuak Sanzen Gobernuari eskatu dio emisio kontzesioa ken diezaiela bi kateei, bi hilabeteko epean ez baldin badituzte “lege hauste larri horiek” zuzentzen. NaBaik konparazio bat egin zuen: bi kate horiek kontzesioa duten bitartean, “euskaraz emititzen duen kate bakarrak, fidagarritasuna erakutsi duen kate batek, 14 laguni lana ematen dion kate batek” (hau da, Euskalerria Irratiak) lizentzia gabe jarraitzen duela.