Peñari irtenbidea eskaini ahal ziola gogorarazi dio Nafarroako PAHk Laboral Kutxari

  • Miren Peñaren hipotekari buruz Laboral Kutxak emandako azalpenak gezurtatu dituzte Nafarroako Hipotekak Kalte Egindakoen plataformek agiri bidez.


2015eko martxoaren 24an - 18:49

Nafarroako Hipotekak Kalte Egindakoen plataformek agiri bidez adierazi dutenez, Laboral Kutxak Miren Peñaren heriotzaren testuingurura eman dituen azalpenak gezurtatzera behartuta daude.  Lehenik, elkarteen ustez, Laboral Kutxak aitzaki gisa jarri du 2013/1 Legea –hipotekekiko bankuen praktika egokien kodea arautzen duena– eta “hori baldarra da”. Halaber, gogor salatu dute lege hori, “berau indarrean jartzetik kanpo geratzen direlako familien %99,3”.

Bigarrenik, gezurtatu egiten dute Miren Peñaren egoerak ez zuela ahalmentzen kode hori indarrean jartzea, kutxak aipatu duen bezala, lege horren 5. artikuluaren 8. puntuan esaten delako Praktika Onen Kodean aurreikusitakoak indarrean jar daitezkeela 3. artikulutik kanpo egon daitezkeen zordunekin ere;  ez hori bakarrik, diotenez, banku edo kutxek hobetu ahal izango dituzte legean aurreikusitakoak.  “Zuek ‘operazioa’ deitzen duzuen hori, beraz, bat zetorren legearekin, baina ez zuen borondatearekin”, zehazten dute PAHkoek.

Hirugarrenez, PAHkoek azpimarratzen dutenez, Praktika Onen Kodeekin bat egiten dutenek haien zordunei legeak eskaintzen dituen aukera hauen berri eman behar diete, bai bulegoetan argi adieraziz eta baita ere ordaintzeko zailtasunak dituzten bezeroei zuzenduz. Mirenen kasuan ez zutela horrela egin salatu dute. Azkenik, adierazten dutenez, orain Miren Peñaren heriotzaren harira emandako azalpenak Laboral Kutxak aurrez aurre eman behar zizkion berari, bera garaian hipoteka aurrez aurre hitzartu zuten gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude