Nafarroako Opuseko ikastetxe bateko antzezlanak Ogiberri eta Eroski jopuntuan

  • Iruñeko El Redin kolegioko ikasleek prestatutako antzezlanak polemika sortu du mezu “xenofoboak” zabaltzeagatik, Gara egunkariak aditzera eman duenez.


2013ko abenduaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
El Redineko ikasleak Nafarroako hainbat agintarirekin batera artxiboko irudi batean, tartean Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria. (Argazkia: navarra.es)

El Redin Opus Deiren ikastetxe kontzertatua da. Zentro horretako batxilergoko ikasleek –mutilak dira denak- antzerki obra bat prestatzen dute urtero; eta gurasoei erakustaldia egin ondoren El Vergel zaharren egoitza publikoan eskaintzen dute Gabonetan. 

Garak dioenez, El Vergeleko langileak minduta eta kezkatuta agertu dira gazteek zaharrei egindako emanaldiarekin. Ikastetxeko webgunean iragartzen denez antzerkiaren gaia honakoa da: “Europako gaizkile batzuek Nafarroako Ogasunaren kontra eginiko erasoak defendatu behar dituzte Nafarroako segurtasun indarrek”.

Gaia hori izanda ere, 16-18 urte bitarteko aktoreek Nafarroako foruzainez mozorrotuta agertu ziren plastikozko metrailetak eskuan. Nafarroako identitatearen galera salatzen zuten, besteak beste, txinatarren “inbasioaren” kontra eginez eta Los Arcoseko zirkuitua atzerriko enpresa bati saldu izana deitoratuz.

Ogiberri eta Eroski enpresa euskaldunak ere jomugan

Zaharren egoitzako langileek aditzera eman dute Ogiberri okindegien eta Eroski supermerkatuen aurkako mezuak zabaldu zituztela gazteek. Foruzainez mozorroturik “maltzur” horien kontra metrailetekin defendatzen zirela irudikatuz.

D ereduaren polemika eta “doktrinamendua”

Antzezlan horren polemika D ereduko ikastetxeen aferarekin lotu dute zenbaitzuk; izan ere, Guardia Zibilak eta Nafarroako Gobernuak euskarazko irakaskuntza ETArekin lotu eta haurrak “doktrinatzen” direla esan baitute.

ELA sindikatuak azalpenak eskatu dizkie Nafarroako Gizarte-Gaietako zuzendaritzari eta El Redin ikastetxeko zuzendaritzari. Sindikatuak uste du adingabekoek halako mezudun obrak agureei zabaltzea onartezina dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Opus Dei
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Segregazioa baztertu eta misto bihurtuko dira Nafarroako Opus Deiko bi eskola, laguntza publikoa jaso aldera

Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpenak eragin du aldaketa. Segregazioa amaitu ezean bi eskolek ezingo baitute diru publikorik jaso 2025-26 ikasturtetik aurrera.


Opuseko ikastetxe batzuek sexu segregazioarekin jarraitzen dute Iruñean

Hasi da ikasturtea eta milaka ikasle itzuli dira ikastetxeetara. Iruñean bazegoen jakin mina ea nola itzuliko ziren ikasleak sexu banaketa egiten duten El Redín edo Miravalles ikastetxeetara, edota Irabia-Izagara, guztiak Opus Dei erakundeari lotutako ikastetxeak.


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


Opuseko Irabiak eta El Redinek Batxilergoko notak puzten dituztela salatu du Nafarroako Arartekoak

Iruñeko ikastetxe kontzertatu ezagunak dira biak, eta Batxilergoko ikasleen notak puzten dituztela sumatuta, Arartekoak bi eskola horien jarduna azter dezala eskatu dio Nafarroako Hezkuntza Departamentuari.


Eguneraketa berriak daude