argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Liburutegien Sareak %10 emango du euskaraz urte bukaera arteko egitarauan
  • Aurkeztutako egitarauan 55 ekitaldietatik sei bakarrik dira euskaraz: haurrentzat ipuin-kontalaria, hiru liburu aurkezpen eta bi hitzaldi.

ARGIA @argia 2023ko irailaren 22a
Argazkia: Nafarroako Liburutegiak

Nafarroako Liburutegien Sarea Nafarroako Gobernuko Kultura Kontseilaritzako zuzendaritzaren menpeko egitura da eta asteon aurkeztu du urte bukaera arteko egitarau oparoa. Euskalerria Irratiak eskainitako albistean azpimarratzen denez, horietatik %10 bakarrik dira euskaraz.

Irailaren 19tik abenduaren 14ra garatuko da egitaraua. Irailean euskarazko hiru libururen aurkezpena egingo da: Maite Lopez las Herasek eta Uxue Alberdik hilaren 25ean aurkeztuko dute Ibilbidea liburua; 27an, Bakarne Atxukarrok, Izaskun Zubialdek eta Aranzadi elkarteko kide batek Irulegiko eskua izeneko aurkezpena egingo dute.

Urriaren 2an Aranzadiko Mattin Aiestaranek ondoko hitzaldia eskainiko du Nafarroako Liburutegian, eta Ateneoarekin elkarlanean: Bidaia arkeologiko bat Burdin Aroko baskoien lurraldera. Urriaren 11n, aldiz, 'Behin munduan, ipuinak liburutegian' izeneko kontakizunen txanda izango da. Azaroaren 8an eta 13an, halaber, aipatu azken ipuin kontaketa egingo da.