Nafarroako Legebiltzarrak Nafarren San Fermin elizan egindako omenaldi faxista arbuiatu du

  • Azaroaren 20an Madrilgo Nafarren San Fermin elizan egin zen omenaldi faxista errefusatu, eta berau iker dadin eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak aho batez.


2015eko azaroaren 24an - 12:24
Madrilgo San Fermin de los Nafarros elizan Francoren alde egindako meza. (Arg.: Público)

Aldaketaren alderdiek hiru puntuko adierazpena aurkeztu dute, eta omenaldia arbuiagarria dela jasotzen duen puntuak –hiruetan lehenak– legebiltzarreko alderdi guztien babesa jaso du. Puntu horretan zehazten denez, ekitaldia “bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen defentsaren aurkakoa" da.

Beste bi puntuek, aitzitik, ez dute erabateko adostasunik erdietsi: gainontzeko alderdi guztiek alde bozkatu duten bitartean, PPk eta UPNk kontra bozkatu dute. Bigarren puntuak ekitaldian gertaturikoa iker dezaten eskatzen die Espainiako Gobernuko ordezkaritzari eta Barne Ministerioari, “deliturik izan zen argitzeko”.

Hirugarren puntuak, bere aldetik, adosturikoa Madrilgo Artzapezpikutzari, Nafarroan Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzari eta Nafarren San Fermin kongregazioari  bidaltzea proposatzen du.

Adierazpen instituzionalaren inguruko akordioa astelehenean lortu zuten, Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Batzordeak Erriberrin eginiko bileran –lehen aldia da horrelako bilkura bat Iruñetik kanpo egiten dena–.

Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martinezen esanetan, Parlamentuak onarturiko adierazpenak “horrelako omenaldiek gizartean lekurik ez dutela” erakusten du. Javier Esparza UPNko bozeramaileak, bere aldetik, adierazpenaren bigarren eta hirugarren puntua “lekuz kanpo” daude.

“Madrilgo Artzapezpikutzak eta Espainiako Poliziak ekitaldiaren berri zuten”

Omenaldia meza batean egin zen, Francoren eta Primo de Riveraren heriotzen urteurrenaren harira. Bertaratutakoek ikur faxistak erakutsi zituzten, Francoren aldeko oihuak botatzearekin batera. Aldaketaren alderdiek nabarmendu dutenez, Madrilgo Artzapezpikutzak eta Espainiako Poliziak bazuten ekitaldi honen berri, baina “ezikusiarena” egin zuten.

Hemen ekitaldiaren une bat (Alberto Pradillaren bideoa):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Legebiltzarra
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Pablo González askatzeko mozioa bertan behera utzi dute UPNk, PPk, Voxek eta PSNk

Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


2023-08-16 | ARGIA
María Chivite bigarrenez izendatu dute Nafarroako lehendakari

EH Bilduren abstentzioari esker, berriz ere izendatu dute PSNko hautagai María Chivite lehendakari, ezusterik gabeko saioan.


Eguneraketa berriak daude