argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako lanpostu publikoetan euskarak baino balio handiagoa du alemanak
  • Nafarroako administrazio publikoan langile kopuru handi bat egonkortzeko asmoa dagoela eta horretarako deialdietan eremu ez-euskaldun deiturikoetan oraindik ere euskara jakiteari ez zaiola baliorik ematen salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 06a

3.589 lanpostu publiko egonkortzeko helburua du Nafarroako Gobernuak, baina abuztuan argitaratutako lehenengo deialdian ikusten den moduan, alemana, ingelesa eta frantsesa jakitea Nafarroa guztian baloratuko da eta euskara jakitea berriz ez da baloratuko legeak eremu ez-euskalduntzat dituen lekuetan.

“Legegintzaldiko hirugarren urtea da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea”, kritikatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak.