Nafarroako Kontseilura igorri du Gobernuak euskara administrazioan arautzeko dekretuaren proiektua

  • Gaur egun 148 langile publiko daude 80.000 euskaldun atenditzeko. 3.500 funtzionario baino gehiago euskaldundu dira azken urteetan eta horietatik, milak baino gehiagok lortu dituzte B2 edo C1 gaitasun tituluak.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko maiatzaren 25a
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Nafarroako Gobernuak erabaki du Nafarroako administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta mendeko zuzenbide publikoko entitateetan euskara erabiltzeko foru dekreturako proposamena aintzat hartzea. Halaber, Nafarroako Kontseilura igortzea erabaki du, hark irizpena eman dezan. Dekretu honekin, "herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko duten eskubidea arautu eta bermatu" nahi dutela nabarmendu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok. Arau berriak, baina, ez du zonifikazioa ezabatuko: "Dekretu batek ezin du lege bat indargabetu, eta momentuz, Euskararen Legea aldatzeko nahikoa babesik ez dugu. Hortaz, dekretu hau zonifikazioak ezarritako terminoetan egin dugu, eta toki entitateen eskumenak errespetatuz, betiere".

Ana Ollok ezinbestekotzat jo du administrazioaren euskalduntzean aurrera egitea, "Nafarroan diren 80.000tik gora euskaldunei administraziotik eman behar zaien erantzunari dagokionez, gaur egun, 148 langile publikok baino ez baitituzte atenditzen". Zehazki, Kultura Departamentuan diren 379 langile publikoetatik bi besterik ez dira euskaldunak; Turismo eta Ogasun departamentuetan ez dago euskarazko postu bakar bat ere; eta Nafarroako Ospitale Guneko 6.142 lanpostuen artean, euskara eskakizuna da erizain postu bakar batean.

Gobernuak emandako datuen arabera, 3.500 funtzionario baino gehiago euskaldundu dira azken urteetan Nafarroako Gobernuko euskaltegian, eta horietatik, milak baino gehiagok lortu dituzte B2 edo C1 gaitasun tituluak. "Lantalde kualifikatua dugu herritarrekiko arreta ele biz eskaintzen hasteko", esan du kontseilariak.

Kontseilariaren hitzetan, proiektua “posibilista da, indarrean den araudiaren baitan” eta indargunea herritarrengan eta herritarren hizkuntza eskubideen errespetuan ezartzen du, aldi berean bermatzen dituelarik herritarren eskubideak eta langile publikoek eskuratutako eskubideak. Era berean, dekretua prestatu da toki entitateen eskumenak errespetatuz.

Etorkizuneko lan eskaintza publikoei dagokienez, departamentu bakoitzak zehaztu beharko du ele biko lanpostuak zeintzuk diren —urtebeteko epea dute horretarako—; besteak beste, herritarrekiko arreta zuzenean oinarritutakoak, eta ahoz eta idatziz informazioa eman behar dutenenak lehenetsiko dituzte. Euskara eskakizun izanen da lanpostu horietan, eta, dekretuaren proposamenean zehazten denez, "kopuruz nahikoak" izanen dira, herritarren eskubideak bermatze aldera.

Hala ere, gaur egun jardunean diren funtzionarioen eskubideak bermatuko dituztela ziurtatu du Ollok: "Euskarazko prestakuntza jardueretan beren borondatez parte hartzeko aukera eskainiko zaie horiei, eta, bestela ere, euskarazko zerbitzua bermatua egonen da talde bereko beste langileekin".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-24 | Xabier Letona
Koldo Martinez eta Joxerra Olano aurrez aurre

Nafarroan, aldaketaren indarrak Foru Gobernura iritsi zirenetik, euskara guda-zelai bihurtu du oposizioak; eta une zehatzetan burrunba handia sortu du nafar gizartean. Zein diskurtsorekin erantzuten dute halakoetan euskaldunek eta euskaltzaleek? Zein ideiatan oinarritzen dute euskararen normalizazio prozesua? Joxerra Olano eta Koldo Martinez jarri ditugu aurrez aurre ideia hauen hausnarrean. Euskararen esparruko pertsona esanguratsuen iritziak ere bildu ditugu.


2017-09-24 | Inma Errea
Diskurtso handirik gabeko diskurtsoak

Zer da diskurtso bat? Diskurtso bat eduki behar dugu, beti, edozein gairi buruz? Zergatik egiten ditugu diskurtsoak, eta zertarako?


Gizarte kohesioa eta kultur aberastasuna

Rafael Yuste neurobiologo espainiar ospetsuari orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean aditu nion esaten euskara ikasteko interesa piztu zitzaiola nahiz eta bera madrildarra izan eta Estatu Batuen eta Espainiaren artean bizi. Hona bere hitzak: “Zoragarria iruditzen zait, eta Espainiako nahiz Europako ikastetxe guztietan irakatsi beharko lukete.


2017-09-24 | Maria Solana
Irmo normalizazioaren bidean

Gauza jakina da Nafarroako Euskararen Legeak hiru zatitan banatu zuela herrialdea, euskararen ofizialtasunari zegokionez: eremu elebiduna, zeinean euskararen lege-estatusa EAEkoaren parekoa zen; eremu mistoa, non herritarrek zenbait eskubide zituzten, tartean euskaraz ikastekoa, eta, azkenik, eremu erdalduna, inolako eskubide gabea.1986a zen.


2017-09-24 | Oskar Zapata
...eta hauek ere bai

2010eko maiatzaren 15ean “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” aldarrikatzeko milaka euskaltzale batu ginen Iruñan. Nazkatuta, haserre, baina harro. Izan ere, Gobernuak 2001etik  hizkuntza politika garbia ezarri zuen: euskaldunon ukazioa, ez ginen existitzen, beraz eskubiderik ez.


2017-09-24 | Hedoi Etxarte
Esloganak eta politika

2001eko irailak hamaikako atentatuen ostean. Urgentziaz. Susan Buck-Morss-ek Thinking Past Terror idatzi zuen. Liburu hark ez zuen hizkuntza eskubideez jarduten. Ezta hizkuntz politikaz ere. Mendebaldeko ezkerrari kritika egiten zion. Ez zituelako etxerako lanak eginak islamaren inguruan. Bere burua munduaren zentrotzat zeukalako. Bidegurutzeen garaietan. Krisietan. Buck-Morss-en bulkada imitatu beharko genuke eraldaketan parte hartu nahi dugunok: izan hizkuntz eskubideen militante, hiztun... [+]


Euskararen presentzia Nafarroan, 'Navarrorum' erakusketaren bidez

Atzo zabaldu zuten Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea erakusketa. Nafarroako Artxiboan dago ikusgai abendura arte.


Estalitako jolastokia eskatu du San Frantzisko eskolak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentura eraman du aldarri historikoa, haurrek ez baitute "jolaserako espazio librerik" ezta hezkuntza fisikoa egiteko ere. 400 bat ikasle ditu eskolak.


Uxue Barkosen "zapla" Martzillako UPNko alkateari euskara dela-eta

2017-2018 ikasturteari hasiera eman diete Nafarroako Gobernuko kideek. Ikastetxeetan haurrak eta irakasleak hasiak dira eta asteartean Uxue Barkos eta Hezkuntza kontseilaria, Maria Solana izan ziren ikasturte berria inauguratzen. Martziillako Marques de Villena ikastetxean egin zuten ekitaldia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude