Nafarroako konkistaren ondorioak aztertuko ditu Nabarraldek Oñatin




2011ko irailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Nabarraldek antolatuta Euskal Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatin datorren asteburuan, hilaren 16tik 18ra bitartean. Hogei bat historialari eta aditu elkartuko dira Oñatiko Unibertsitatean Euskal lurraldeak eta nafar estatua leloarekin egingo den bilkuran eta Nafarroako konskista garaitik hona lurraldeen artean izandako harremanak aztertuko dituzte besteak beste. Hitzaldietan parte hartzeko 180 tokiak beteta dituzte dagoeneko, baina streaming bidez entzun ahal izango dira Nabarralderen webgunean. Bestalde, hitzaldiez gain hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte, hala nola erakusketa bat, artisau azoka, afari solasaldia eta kontzertuak.

- Biltzarraren egitaraua (pdf)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude