Nafarroako konkistari buruzko jardunaldiak zuzenean bihar Iruñetik


2011ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Nafarroako konkista berrikusten

Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia egingo dute bihar Iruñean UEU eta Jeronimo de Ustariz Institutuak elkarlanean antolatuta, Jaso Ikastolan, goizeko 9etan hasi eta 18:00ak arte. Azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardutea izango da helburu nagusia. Ikerkuntza gaietatik harago, Konkistak gizartean sortu dituen diskurtsoak eta literaturan izan duen isla ere jorratuko dira. Emilio Majuelo, Eugenio Arraiza, Roldan Jimeno, Joseba Asiron, Juantxo Agirre, Floren Aoiz, Santiago Leone, Patxi Abasolo, Patxi Larrion eta Bixente Serrano Izko izango dira hizlarietakoak, besteak beste.

Xabier Letona zuzenean ariko da Twitter bidez jardunaldiak jarraitzen, eta Argia.com bidez jarraitu ahal izango duzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude