Nafarroako Konbenioa eta EAEko Kontzertu Ekonomikoa batean negoziatu beharra

  • Hego Euskal Herriak denboran zehar eutsi duen eskumen historikorik funtsezkoenak zerga eskumenak eta ondoriozko ahalmen ekonomikoak dira. 


2013ko otsailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Egia da ordea, jatorriz lau lurralde historikoei dagozkien eskumen fiskal hauek, 1.981/12 legearen bitartez berreskuratu ondoren EAEko hiru probintziek batean negoziatzen dutela; hau da, Euskadi bezala. Beraz, 1981eko urtetik hasita, alde batetik Nafarroako Konbenioa negoziatzen eta hitzartzen da eta bestetik hiru probintzietakoa, kontzertu izena emanez, nahiz Gernikako Estatutuan bi izenak konbenioa edo kontzertua erabiltzen diren.

Gaur egun kontzertu eta konbenio ekonomikoak, nahiz eta zertzelada edo bitxikeria historiko bereziren bat izan, eduki berdina daukate, egokipen zehatz ttipi batzuk ezik.  

Praktikan gertatzen dena da EAEk negoziatzen duela lehenik eta Nafarroakoa ondoren kopia izaten dela %90ean. Azken aldietan ezberdintasun esanguratsuenak INEMeko politika aktiboen transferentziei buruzkoak izan ziren; Nafarroak onartu egin zituen INEMeko politika pasiboen kudeaketa berehalakoan aldarrikatu gabe eta EAE-ko Ibarretxeren gobernuak berriz, ez; nahiz eta gero, Patxi Lopezen lehendakaritza garaian Nafarroak bezalako mailan jaso zituen EAEk Jose Luis Rodriguez Zapateroren lege murriztaile batzuei EAJ-PNVk emandako babesaren trukeko lorpen itxurak eginez.

1.985 urteaz geroztik gainera, garrantzi osoko gako bihurtu da Europar Batasunak (EB) gai fiskaletan egina duen esku hartzea.            

Abertzaletasunaren ikuspegitik eta negoziaketaren onura hutsarengatik, gomendagarria baino ezinbestekoa bilakatu da konbenioa eta kontzertua Nafarroak eta EAEk elkar hartuta negoziatzea Madrilekin eta Europako erakundeekin. Elkarlaneko sinergiarik gabe ez dago aterabide duinik.

UPNk beti kontrakotasuna azaldu du; hori bere senean dago. PNVk ordea, ez du inoiz elkarlan hori aintzat hartu. Are gehiago; orain dela bi “kontzertu-aldi” Juan Jose Ibarretxe lehendakariak baldintza moduan ipini zituenean INEMeko politika pasiboen kudeaketa eta Ecofin erakunde europarrean partaidetza politikoa lortzea (ez soilik partaidetza teknikoa) ez zuen elkarlanaren proposamenik edo keinurik egin.

Gar egun Iñigo Urkulluk Mariano Rajoyrekin kontzertua diskrezioz negoziatu nahi duela dionean, berriro Nafarroako konbenioa baldintzatzeko arriskua dago; onerako baino gehiago txarrerako. Alde batetik soilik Estatuari komeni zaiolako banaka negoziatzea bi autonomiekin eta bestetik, Europako bidea ekiditen duena Estatua delako eta errazago diskrezioa oparitzen bazaio.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Juan Jose Ibarretxe
2021-06-01 | Axier Lopez
AEBetako inteligentzia zerbitzuek "terrorismoaren aurkako formakuntza" eman zioten Ertzaintzari Ibarretxeren garaian

2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]


Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Sarek biktima anitzak elkartuko ditu bake eta bizikidetza jardunaldien baitan Gasteizen

“Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen... [+]


Eguneraketa berriak daude