Nafarroako ikastetxe publikoek greba egingo dute gaur murrizketen aurka

  • [13:00] Sindikatuek adierazi dutenez, greba %65-70eko jarraipena izaten ari da.

    [11:00] Ikasleen manifestazioa Iruñean [Bideoa]

    [09:00] LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deituta, Nafarroako Gobernuak onartutako murrizketen aurkako greba egingo dute gaur ikastetxe publikoek. Orotara 8.100 irakasle daude grebara deituta. Eguerdian hiru manifestazio izango dira: Iruñean (Hezkuntza Departamentuko egoitzatik abiatuta), Tuteran (Foru enparantzatik) eta Lizarran (Lizarraldea institututik).


2011ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Bestalde, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ere izango dira hezkuntza publikoaren aldeko manifestazioak gaur (18:30ean), ELA, EILAS eta LAB sindikatuek deituta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude