argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako ia 8.000 familia, inolako diru sarrerarik gabe
  • Nafarroako etxebizitzetan “pobrezia eta gizarte-kalteberatasuna handitzeko” arriskuaren berri eman du CCOOk 'Gizarte eta lan kohesioa Nafarroan’ izeneko txostenean. Honen arabera, 7.778 familiak, %3,10, ez dute inolako diru-sarrerarik, eta 18.000tan kide guztiak langabezian daude.

Judith Perez @judyjudd 2014ko uztailaren 30
Langabeziak gora egin du, eta Nafarroan 18.000 dira jada kide guztiak lanik gabe dituzten familiak.

Txostenak iraupen luzeko langabezia handitzen ari dela ere jaso du: Nafarroako langabetuen %54,6, hau da, 29.400 lagun, iraupen handiko langabetuak dira. Gainera, hamar langabetutatik lauk ez dute prestaziorik kobratzen.

Kide guztiak langabezian dauden familiak Espainiako Estatuan %14,83 dira, eta Nafarroan %9,59. EAEk baino ez dauka tasa baxuagoa, %9,38.Diru-sarrerarik ez dituzten familia kopuruari begira, Nafarroa da hoberen dagoen bigarren komunitate autonomoa da, Errioxaren atzetik.

CCOOren iritziz enplegu plan berriak gazteei eta iraupen luzeko langabetuei lehentasuna eman behar die, Nafarroan diru-sarrerarik ez dituzten familiak lagundu eta babesgabe aurkitzen direnentzat gizarte babesa zabaldu.