argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Hezkuntza Departamentuko bi zuzendariak aldatuko ditu Mendozak
  • Nekane Oroz eta Roberto Perezek hartuko dute Juan Ramón Elorz eta Estebe Petrizanen lekua. Barkosek iragarritako Gobernuaren berrantolatzearen baitan egingo dira aldaketak.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi 2016ko abuztuaren 30a
Jose Luis Mendoza Hezkuntza zuzendaria, ARGIAri eskainitako elkarrizketaren une batean.

Heldu dira Uxue Barkos Nafarroako presidenteak ekainean iragarritako aldaketak. Hezkuntza departamentuan izango dira lehendabizikoak, eta Jose Luis Mendoza kontseilariaren gertuko bi zuzendariri eragingo die. Hala, Juan Ramón Elorz eta Estebe Petrizan ordezkatzeko erabakia hartu dute.

Aldaketak bihar onartuko ditu Nafarroako Gobernuak, astero egin ohi duten bileraren barruan, baina dagoeneko iragarrita daude nortzuk hartuko duten Elorz eta Petrizanen lekua. Lehendabizikoaren postua, Unibertsitate eta Baliabideen zuzendariarena, Nekane Orozek beteko du. Roberto Perezek ordezkatuko du Petrizan Hezkuntzako zuzendari nagusi gisa.

Ez da aurreikusitako aldaketa bakarra, eta idazkaritza teknikoan ere mugimenduak espero dira. Orain artean Javier Lacarra aritu da arlo juridikoari dagokion postu horretan.