Ostegun arratsaldean iragarri dira Nafarroako Gobernua osatuko duten pertsonen izenak. Lau alderdiek adierazi dutenez, kontsentsuz izendatu dira. Honakoa da Gobernuaren osaketa.
Uxue Barkos: Gobernuko lehendakaria.
Manu Ayerdi: Ekonomia lehendakariordea eta Industria, berrikuntza, Lan Harremanak, Merkataritza eta, Turismoa eta Sustapen Saila.
Miguel Laparra: Gizarte Gaien lehendakariordea eta Gizarte Politikak, Enplegua eta Etxebizitza Saila.
Mikel Aranburu: Ekonomia eta Ogasuna.
María Jose Beaumont: Lehendakaritza eta ondorengo alorrak: Funtzio Publikoa, Barne gaiak, Justizia, Nafarroako Larrialdi Agentzia, eta Gobernu Irekia eta Gardentasuna.
Ana Ollo: Gobernuko eleduna eta ondorengo alorrak: Hizkuntza Politika, Berdintasuna, Bakea eta Elkarbizitza eta Estrategia Bulegoa.
Isabel Elizalde: Landa Garapena eta ondorengo esparruak: Herri Administrazioa, Ingurumena eta Lurralde Antolaketa.
Ana Herrera: Kultura eta ondorengo esparruak: Partehartzea, Kirola eta Gazteria.
Fernando Dominguez: Osasuna.
Jose Luis Mendoza: Hezkuntza.
Geroa Baik proposatu ditu Ayerdi, Aranburu, Ollo, Herrera, Domínguez eta Mendoza; EH Bilduk Beaumont eta Elizalde; eta Ezkerrak Laparra.