Nafarroako Gobernuak militarren presentziarekin amaitu nahi du, Bardeetako tiro eremua itxiz

  • Gobernuko lau alderdiak Bardeetako tiro eremua ixtearen alde egin dute. UPN eta PSN, berriz, beraiek 2008an sinatutako akordioaren alde agertu dira. Akordio horrek hogei urte gehiagoz luzatuko luke presentzia militarra eta 2018an sartuko litzateke indarrean.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 19a

Asteazkenean Nafarroako Parlamentuko Justizia eta Barne batzordeetako kideak tiro eremuan izan ziren. Defentsa Ministerioak gonbidatu zituen Bardeetan presentzia militarrak eragiten dituen ustezko ingurumen-onurak erakusteko, Noticias de Navarrak azaldu duenez. Bisita PP, PSN eta UPNk eskatu zuten, gobernuko lau alderdiek eremua ixteko duten nahiaren aurrean.

2008an UPN eta PSNk sinatutako akordioaren arabera, Defentsa Ministerioaren esku geratuko lirateke eremuak hartzen dituen 2.200 hektareak. Trukean ministerioak hogei urtean 210 milioi euro ordaindu beharko lizkioke Bardeetako Komunitateari.

Egun, instalazio hauen aurka dago parlamentuaren gehiengoa eta hala adierazi zuten eremuan izan ziren Geroa Bai eta Podemoseko kideek. EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra, berriz, ez ziren joan “presentzia militarra ez normalizatzeko” eta “jarrera bakezalea” arrazoituta.

Etorkizun zalantzagarria

Geroa Baik Defentsa Ministerioari eskatu dio luzapenarekin aurrera jarraitzea ez dadila aldebakarreko erabakia izan eta bete dazala hau berrikusteko hartutako konpromisoa. Uxue Barkosen Gobernua prest legoke tiro eremuaren inguruan dauden herriei ministeriotik jasotzen duten dirua eskaintzeko baimena kenduko balute, elconfidencialdigital.com-ek dioenez.  Gobernuak proposamena aurrera eramanez gero, Defentsa Ministerioa eremua desjabetzeko prest egongo litzateke atari digitalaren esanetan.

PPk eta UPNk berriz, Bardeetako Komunitatearen –lur eremu horien jabearen– autonomia errespetatzeko eskatu dute. Bardeetako Komunitateak baimena emana du eta bertako presidentea Defentsako estatu-idazkari Agustín Conderekin bildu zen tiro eremuarekin aurrera jarraitzeko asmoz.

Jada debekatuta dago uranio aberastuaren erabilera, baita suzko armena ere, urtean behin egiten den “Tormenta” izeneko ariketan izan ezik, militarrek parlamentariei azaldu dietenez. Helikopteroen erabilera ere debekatua dago, 2015ean batek eginiko tiroen ondorioz pertsona bat zauritu ostean.

Kanal hauetan artxibatua: Bardeetako tiro eremua  |  EH Bildu  |  PP  |  Geroa Bai  |  UPN  |  PSN  |  Izquierda-Ezkerra  |  Podemos

Bardeetako tiro eremua kanaletik interesatuko zaizu...
Bonbak, berriz ere Bardean

Azaroaren 8an, 9an eta 10ean benetako munizioarekin eginen dituzte maniobra militarrak Bardeako Tiro Poligonoan. Tiro Poligonoaren Kontrako taldeak elkarretaratzea eginen du larunbatean Tuteran. 


Benetako munizioa erabiliko dute berriz Bardeako Tiro Poligonoan

Espainiako armadak benetako armekin eginen ditu ariketa militarrak Sirio Tormenta izeneko operazioan. Urriaren 2tik 5era eginen dituzte aire-ariketak eta baita lurreko frogak ere. Bardeako eremu hori "arriskutsu" bilakatuko denez itxi eginen dute herritarrak ez daitezen sartu.


2017-07-27 | Xalba Ramirez
"Europa Hegoaldeko mugan egoera benetan larria da"

Jon Sánchez Hala Bediko kazetaria joan den astean Melillara joan zen Mugak Zabalduz karabanan. 450 ekintzailek parte hartu dute, horietatik 200 euskal herritarrak, bertako egoera ezagutu eta horren berri emateko. Egoera bidegabeak ezagutu dituztela eta orain hauek zabaltzeko unea dela adierazi digu.


Talde antimilitaristek Nafarroako Gobernuari eskatu diote ez ditzala gastu militarrak ordaindu

"Nafarroak Espainiari egiten dion diru ekarpenaren artean 100 milioi euro bideratzen dira armamentua finantzatzera", azaldu du Joseba Andoni Romeo Alternatiba Antimilitarista taldeko kideak.


2017-03-03 | Axier Lopez
AEB eta EBren banderak erre dituzte Bardeetako tiro eremuan protesta gisa

NATOko hegazkinek azken egunetan Bardeetan egin dituzten bonbardaketak salatzeko, AEB eta Europar Batasunaren banderak erre dituzte.


Zer ari dira prestatzen Bardeetan?

Beste behin ere, herri borondatearen aurka, NATO praktika militarrak egiten ari da Bardeako tiro poligonoan. Zortzi egunez ariko dira gerra hegazkinak bonbak jaurtitzen, martxoaren 3ra arte, hain zuzen. Tamalez, egun hauetakoak ez dira aurtengo bakarrak izan. Iaz, gainera, II. Mundu Gerratik izandako maniobrarik bortitzenak ezagutu zituen gure lurrak, guztion lurrak, Francok Estatu Batuei eta NATOri eman zizkionak.


Bardean benetako armekin eginen dituzte maniobrak bihar eta etzi

"Benetako maniobra militarrak" eginen dituzte aste honetan Bardeako Tiro Poligonoan. Inguruko zenbait eremu itxi eginen dituzte "segurtasuna" mantendu ahal izateko. 


Bardeako tiro poligonoa bertan behera uzteko eskatu du berriz ere Nafarroako Parlamentuak

Natur eremu babestua izan dadin eskatzeko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoei esker egin du aurrera. Tiro eremua Espainiako estatuaren eskumena da.


Bardean ekintza militarrak egiten ari dira

Ekaitza operazioa entrenatuko du Espainiako armadak. Tuteran, manifestazioa egin zuten 250 lagunek Bardea herriarentzat lelopean.


2016-03-20 | I˝igo Azkona
ôGastu militarra behar sozialetarakoö

1986an Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanariar Irlek ezetz esan zioten NATOren parte izateari; militarismo eta inperialismoaren aurkako jarrerek gurean zuten indarra agerian utziz. 30 urteren ostean, ordea, militarismoak gora egin du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude